XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Helburu behinena, zentsu-informazio guztiaren baliagarritasun osoa garantizatzea zen ahalik eta epe laburrenean.

Gainera, Euskaraz ere argitaratu ziren Zentsuko galdeketa-orriak milioi bat ale eta horrek, lehenengo aldiz, eskatutako informazio guztiari Euskaraz erantzuteko aukera ematen zion biztanleriari: propaganda berezi bat egin zen Euskal Herriko Komunitate Autonomorako Euskaraz eta Gastelaniaz eta I.N.E.k aurrikusitako zentsu-agenteen taldea ere indartu egin zen hiri handietako auzoetan zentsu-bulegoak ugalduz, guzti horrekin inongo dudarik gabe lanaren azken emaitzak hobetu besterik egiten ez zirelarik.

Informazioaren bilketa-lana, I.N.E.k Estatu osorako aurrikusita zeukan iharduketa-planaren arabera egin zen, 1981eko Martxo, Apiril eta Maiatzeko hilabeteetan zehar, autoerroldako metodoaren bidez, hots, euskal udalerri batzuetan izan ezik, zentsu-agenteek ez zituen beraiek betetzen galdeketa-orriak, hauek etxez etxe banatzera eta jasotzera eta gero berrikustera bakarrik mugatzen ziren, betetzen zituztenak indibiduoak berak izaten zirelarik.

Akordio Teknikoak estipulatzen zuen bezala, Foru-Diputazioek kodetu eta grabatu zituzten beren Lurraldeetako udalerriei zegozkien galdeketa-orriak, Bilbaon eta Baracaldon izan ezik, hauetan beren Udal propioek egin zituzten eta.

Eginkizun honek, berez konplexua eta delikatua izaki, hilabete askotako eginahala suposatu du eta giza eta ekonomi baliabide ugariak galdatu.

Eusko Jaurlaritzako Estatistika-Zuzendaritza lan guztia koordinatzeaz batera, bost azpizentsuak homogenotzeaz eta elkarlotzeaz arduratu zen, Euskal Herriko Komunitate Autonomorako zentsu bat bakarra lortzearren, argitalpen honetara iritsi ahal izateko ezinbesteko tresna eta abiapuntu bezala.

Xede horrekin, zentsu-fitxategiak hustiatzeko plan zabal bat prestatu zen eta bertan organismo desberdinetatik eta bereziki Foru-Diputazioetatik eta Eusko Jaurlaritzako Sailetatik zetozen iradokizun desberdinak jaso ziren.

Guztiaren helburua informazio osotu eta esanguratsu bat eskaintzea zen geografi maila desberdinetan eta behar hainbateko bereizkuntzarekin, horrela, ahalik eta erabiltzaile posible gehienek marko koherente baten barruan beharrezko litzaizkiekeen datuen aukera izan zezaten.

Eta lanaren emaitz bezala, taula-zerrenda bat lortu da, berorien erreferentziako geografi eremua ondoko hauetakoren bat delarik.